Zer da Scratch Day

Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Gruop” taldeak sortutako eta garatutako ideia da. Munduko hainbat puntutik aldi berean egiten den jardunaldia da, eta gertakari bakarrean batzen ditu elkarbanatzen ikasteko eta ikasten elkarbanatzeko interesa duten pertsonak, betiere Scratch lotune dutelarik. Scratch Day antolatzeko ardura hartzen duen taldeak erabakitzen du edukia, nori zuzendu eta zer nolako jarduera mota izango den: hitzaldiak, erakustaldia…

Scratch Eguna

Scratch Eguna izango da Euskadin egingo den lehen Scratch Day delakoa. Jardunaldi honetan 5 eta 6. mailako ikasleez osatutako 12 taldek hartuko dute parte, eta euren proiektu eta esperientziak bertantxe konpartitzeko aukera izango dute. Gainera Scratchen interesa duten pertsonek, familiek, irakasleek… informazio zuzena jaso ahal izango dute.

Scratch Eguneko partehartzaileek ondokoak egin ahal izango dituzte:

  • Nork bere lana eskaintzea eta aldi berean, beren adiñeko beste neska-mutil taldeek proiektuak nola garatu dituzten ikustea, proiektuok burutzean gainditutako zailtasunak ikusteko aukerarekin.
  • Proiektuak elkarbanatzea eta elkarlaneko ikaskuntzaren bidez hobekuntzak edo taldeko lanean oinarritutako proiektu berriak sortzea
  • Ardura eta jakinmin berberak dituztenak ezagutzea

"Gaitasun digitala" diseinatzea, sortzea eta nahasterekin erlazionatu behar da; ez nabigatzea, komunikatzea eta elkar-aritzearekin soilik.

“La competencia digital” debe hacer referencia a diseñar, crear y remezclar; no simplemente a navegar, comunicar e interactuar."